XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ea zure itxura zertxobait disimulatzen dugun esatearekin batera zakua bizkar gainean eta txapela buruan jarri zizkion gizonak errinozeronteari.

Hala eta guztiz, geroxeago polizia batek urrundik ikusi eta bikote xelebre haren piura susmagarriak kezkaturik altoa eman zien:

Geldi hor.

Bi lagunak gelditu, polizia hurbildu, eta txapelaren azpian bi adarrak ikusi zituenean begiak zuloetatik irten beharrean jarri eta korrikari eman zion 100 metrotako munduko errekorra apurtzeko moduan.

- Ez dago giro hemen komentatu zuen kontrabandista zaharrak.

Zu zakuan sartu eta tximeletek jasota hegaka joan ahalko bagenu...

Handiegia zen ordea, eta benetako arazoa zen garraioarena.

- Kotxerik ere ez daukat eta trenez joatea izango dugu onena.

Baina goizera arte trenik ez dugunez, horko parke horretan geratuko gara gaua pasatzen.

Errinozeronteak ez zuen deus ere esaten.

Izutuegi zegoen ikusten zuen guztiarekin, eta zooko kaiola hartan hobeto ez ote zegoen pentsatzen.

Berak gainera Afrikara berehala helduko zirela uste zuen, eta orain trena aipatzen zioten...

Zer ote da trena?, galdetzen zuen bere artean.